(...)Cruzábamos la Castellana con los ojos cerrados, queríamos morir jóvenes, pero Dios cuida de los tontos (...)
- Días aún más extraños - R. Loriga
![]() |
Podcasts | Community | Create a Podcast |
(...)Cruzábamos la Castellana con los ojos cerrados, queríamos morir jóvenes, pero Dios cuida de los tontos (...)
- Días aún más extraños - R. Loriga
Entzule batzuen aholkua jarraituz helbidea aldatu dugu. Arrazoi osoz esan digute helbide zaharrerekin ez zegoela argiegi Gz2zirik blog-aren eta Irratsaioaren arteko harremana:
Irratsaioa Gz2zirik Proiektuaren atal bat da, batez ere musika eta taldeen berri emateaz arduratzen dena. Helbide berriarekin harreman hau argiago dagoelakoan gaude.
Hauxe da beraz, Irratsaioaren helbide berria
http://gz2zirik_entzun.podomatic.com
Eskerrik asko zuen iradokizunak bidaltzeagatik eta jarraitu saioak entzuten Gasteizko musikaren berri izaten jarraitzeko! Gasteiz Bizirik dago, eta orain Entzun egin dezakezu!
3. emisioan bertsolaritza izango dugu protagonista. Izan ere, Azaroako lehenengo hamabostaldiko agendari begirada bat bota ezgero ez dago zalantzarik: datozen egunotako ekintza IGANDEKO BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO FINALAURREA da.
Horregatik, guzti honetaz apur bat hitzegiteko, I� Vi�re abetxukoko bertsolaria izan da gurekin. Txapelketaz, gasteizko bertsolaritzaz eta hiriko kultur eskaintzaz zer iritzi duen galdetu diogu Vi�reri eta berak erantzuteaz gain opari bat egin digu: bat-bateko bertso bi oparitu dizkigu. Saioaren amaieran entzungo ditugu I�ren bertso hauek.
(Elkarrizketa irakurri nahi baduzu, sakatu HEMEN)
Berri Txarrak-eko Aitor eta Gorka ''Izenik Gabeko Saioa''-n elkarrizketatu dituzte, Hala BediIrratian.
Lehenengo parteak 25 minutu irauten ditu eta hementxe duzue entzungai. (Nahi izanez gero, idatziguzu eta bigarren partea eskegiko dugu).
Ongi etorri Gz2zirik blog-eko podcast emisioen atalera. Gasteiz Bizirik dago, horixe baietz, eta orain irakurri ezezik entzun ere egin dezakezu!